Abuztuaren 30ean zabalduko da Lubakiko udazken-neguko kirol jardueren izen ematea

Juan Luis Romatet 2021ko abu. 29a, 08:40

Udazkenerako eta negurako kirol jarduerak prestatu ditu Zumaiako Kirol Patronatuak. Ikastaro hauek irailaren amaieran hasiko dira, baina izen emateak datorren astelehenean, hilaren 30ean irekiko ditu. 

Lehorreko eta uretako jarduerez osatutako ikastaro sorta prestatu du Zumaiako Kirol Patronatuak udazkenerako eta negu hasierarako. Dagoeneko arrakastatsuak diren zenbat ikastaro mantenduko ditu. Hala nola, Zumba, TRX, CAP, pilates edota cycling. Horiei Multifitness izeneko jarduera bat gehituko dio orain. Hori izango da udazkeneko eskaintzako berrikuntza nagusia. Jarduera honetan, beste hainbat saioetan espezifikoki lantzen diren ariketak txertatuko dira: TRX, cycling, indar ariketak pisuekin, autokargak, etab.

Uretako jarduerei dagokionez, haurtxoentako, haurrentzako helduentzako igeriketa jarduerak eskainiko dira Lubaki kiroldegiko igerilekuan. COVID-19ak eragindako osasun egoera dela eta, Eusko Jaurlaritzak onartutako protokoloak jarraitu beharko dira. Hala, igeriketa jarduera hauek egun batekoak edo bikoak izan daitezkeela azaldu du Kirol Patronatuak, eta izen ematearen arabera zozketa sistema erabiltzeko aukera ere ez dute baztertzen. Dena dela ere, iaz egin bezala, jarduera guztietan erabiltzaileen osasun segurtasuna bermatzen saiatuko direla azaldu dute, eta behar diren neurriak zorrotz beteko dituztela. 

Kirol jarduera hauek irailaren 27an hasiko dira, eta abenduaren 22an amaituko dira. Izenak emateko epea datorren astelehenean, abuztuaren 30ean, zabalduko da Lubaki kiroldegian (943 862 021).

Neguko Ikastaroak IRA-ABEN 2021_0809 by baleike on Scribd