Zumaia zortzigarren izan da Plentziako estropadan

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 21a, 19:15

Bigarren txandan nagusitu dira Telmo Deuneko arraunlariak, Castro eta Orio B mendean hartuta.

Plentziako XXXII. Ikurrina jokatuko dute gaur arratsaldean, ligarako puntuagarria den azkenaurreko estropada, eta Kaiku izan da garaile, 20:03,09ko denborarekin. Getariarrek ongi eutsi diote bizkaitarren arraunkerari, eta bigarren bukatu dute azkenean, ia zortzi segundora.

Zumaia eta Orio B bigarren txandan lehiatu dira, Castrorekin batera. Zumaiarrak nagusitu dira beraien multzoan, 20:44,55ekoarekin, eta zortzigarrenak izan dira sailkapen nagusian; atzetik izan duten Castrori lau segundo atera dizkiete. Oriotarrak, berriz, hirugarren izan dira, 21:03,52koarekin, eta hamargarrenak orotara.

Bihar arratsaldean Villa de Bilbao estropada jokatuko dute Ibaizabalen, 16:45etik aurrera, erlojuaren aurka, eta bertan erabakiko da guztia.

SAILKAPENA

  1. Getaria 11,50
  2. Kaiku 11,00
  3. Pedreña 11,00
  4. San Pedro 10,17
  5. Arkote 9,29
  6. San Juan 8,71
  7. Deusto 8,64
  8. Delteco-Zumaia 6,00
  9. Castro 5,00
  10. Orio-Orialki 4,93
  11. Camargo 3,50
  12. Astillero 2,79
  13. Lapurdi 2,23