Paueko Urrezko Grand Slameko finalean izango da Imanol Lopez

Juan Luis Romatet 2021ko abu. 21a, 14:30

Paueko Grand Slam txapelketako finalerdien lehen jardunaldia jokatu zen atzo. Imanol Lopezek finalerako txartela lortu zuen.

Pauen jokatzen ari diren zesta punta txapelketako finalerdien lehen jardunaldia izan zuten atzo. Denboraldiko lau pilotari onentsuenak neurtu ziren finalerako txartela lortzeko lehian, eta Aritz Erkiaga Ispasterreko aurrelariak, eta Imanol Lopez zumaiarrak osatutako bikoteak lortu zuen finalera sailkatzea. Finalerdian bi setetan irabazi zieten Kevin Ithurria eta Unai Lekerikabeaskoari (15-12 eta 15-14).

Bigarren finalerdian beste lau puntista handi neurtuko dira: Olharan-Basque eta Iñaki Osa Goikoetxea-Portet. Jardunaldi honen ondoren jakingo da zumaiarren arteko lehia izango ote den edo ez Pauen. Finala irailaren 3an jokatuko da. 

Hemen ikus daiteke atzoko partida.