Idoia Zubiaren liburuaren aurkezpenerako izena emateko azken eguna da gaur

Juan Luis Romatet 2021ko abu. 19a, 14:54

Idoia Zubia zumaiarrak Verdades del pasado izeneko liburua aurkeztuko du bihar Alondegiko Oxford aretoan. Gaur da izena emateko azken eguna.

Testigo desaparecida izeneko liburua aurkeztu zuen Idoia Zubiak 2019ko abuztuan. Bi urte geroago, bigarren liburu batekin hurreratuko da bere jaioterrira: Verdades del pasado. Osasun egoera dela eta, aurkezpeneko bi saio izango dira: 18:35ean bata, eta 19:45ean bestea. Gaur da izenak emateko azken eguna, eta horretarako alondegia@zumaia.eus helbidera idatzi beharko da.

Ostiralean Alondegira hurreratu ezin dutenek, larunbatean beste aukera bat izango dute Zubiarekin egoteko. Eguerdiko 12:00etatik ordu batetara liburuak sinatzen izango da Erribera kaleko Mandala liburudendan.