Salgai daude Caixabank Masterseko partidarako sarrerak

Juan Luis Romatet 2021ko abu. 20a, 08:27

Caixabank Masters pilota txapelketaren play offeko partida jokatuko da irailaren 5ean Zumaian, Aitzuri pilotalekuan. Sarrerak salgai daude dagoeneko. 

Zumaiak hartuko du Caixabank Masters pilota txapelketaren play offetako jardunaldi bat. Irailaren 5ean izango da, igandean, 17:00etatik aurrera, Aitzuri frontoian. 

Berez, Lekeition jokatu behar ziren play off hauek, baina Bizkaiko herri honetako udalak kultur eta kirol ekitaldiak debekatu ditu egun horietarako. Hala, Lekeition irailaren 4an eta 5ean jokatzekoak ziren Caixabank Masters pilota txapelketako play offak lekualdatu dituzte Baikok eta Aspek. Zumaian jokatuko da horietako bat, irailaren 5ekoa, hain zuzen ere. 

Play offeko partida arratsalde horretako bigarren norgehiagoka izango da. Aurretik, Arteaga II.a-Elizegi eta Egiguren V.a-Erostarbe bikoteak neurtuko dira Zumaiako frontoian.

Kirol jaialdi honetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, hemen. 25 eta 30 euroren arteko prezioa izango dute sarrerek, frontoiko zonaldearen arabera.