Zozkatu ditugu Dardarafesterako sarrerak

Baleike 2021ko abu. 19a, 09:03

Dardarafest 2021 musika jaialdia egingo da asteburu honetan Zumaian. Ostiralean eta larunbatean egingo dira kontzertuak, Sagarbideko patioan, eta Dardara Musika Kolektiboak egun bakoitzerako bina sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Zozketako irabazleak hauek dira:

  • Ostiraleko kontzerturako (Cobra, Bamms): Garbiñe Barredo Goikoetxea eta Miguel Zubimendi Lopetegi.
  • Larunbateko kontzerturako (Grises, Woodstrings): Ixabel Dorronsoro Gaztañaga eta Edu Aristi Etxaide.

Sarrerak Sagarbideko atean jaso ahal izango dituzte saridunek.

Gogoratu jaialdirako sarrerak salgai daudela hemen. Eguneko sarreren prezioa 6 euro da; bi egunetakoak hartuta, 11 euro.