2021/09/05 17:00etan

Bestelakoak

Caixabank Masterseko pilota partida

Caixabank Masterseko pilota partida
Aitzuri pilotalekua, Zumaia

Caixabank Masterseko pilota partida jokatuko da irailaren 5ean, igandea, Zumaiako Aitzuri frontoian. Txapelketako play-offeko partida izango da, eta 17:00etan hasiko da. Altuna III.a -Aranguren eta Urrutikoetxea-Martija bikoteak neurtuko dira.

Aurretik, Arteaga II.a-Elizegi eta Egiguren V.a-Erostarberen arteko norgehiagoka jokatuko da. 

Sarrerak, https://entradasfronton.com/ webgunean daude salgai. 25 eta 30 euro arteko prezioak izango dituzte sarrerek.