Dardarafest jaialdiko sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2021ko abu. 16a, 18:00
Grises taldea 2017an Torreberriko aterpean eman zuen kontzertuan. (Juan Luis Romatet)

Asteburuan izango da hamargarren Dardarafest jaialdia, Sagarbideko eszenatokian. Ostiralean eta larunbatean bina kontzertu izango dira, eta egun bakoitzerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean. 

Dardarafest musika jaialdia izango da asteburu honetan. Ostiralean, Bamms eta Cobra taldeak izango dira Sagarbideko eszenatokian, eta larunbatean, Woodstrings eta Grises. Jardunaldi bakoitzerako bina sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek. Asteazkenera bitarte izango da izena emateko aukera. 

Hona hemen izena emateko loturak:

Sarrerak erosteko, berriz, jo entradium.com plataformara. Egun bakoitzeko sarreraren prezioa 6 euro izango da; bi egunak hartuta, 11 euro. Hauei gastuak gehitu beharko zaizkie.