Laugarren izan da Delteco-Zumaia Zarauzko estropadan

Amaia Urbieta Arruti 2021ko abu. 14a, 13:42

Zarautzen jokatu da gaur goizean ETE ligako estropada. Laugarren izan da hirugarren txandan Zumaia, eta postu horretan dago ligako sailkapenean ere.

Hasi da estropadaz betetako asteburua Zarauzko uretan. Goizean KAE 2 eta ETE ligetako estropadak jokatu dituzte. ETE ligan, hirugarren txandan atera da lehiara Zumaia, eta txandako beste hiru traineruek baino denbora okerragoa egin du. Laugarren geratu da sailkapen orokorrean, bi luzeak 11:27,77 denboran amaituta. Bandera, berriz, Tolosaldearentzat izan da. Hauek izan dira ETE ligako traineruen denborak:

  1. Tolosaldea 10:59,63
  2. Hibaika 11:08,82
  3. Deusto 11:16,58
  4. Delteco- Zumaia 11:27,77
  5. Ondarroa 11:28,34
  6. San Juan 11:36,22
  7. Isuntza 11:44,30 
  8. Zarautz 11:45,08
  9. Lapurdi 11:45,08
  10. Lutxana 12:36,45
  11. Castro 12:53,02

Gizonezkoen traineruak Castron (Kantabria, Espainia) jokatuko du estropada arratsaldean, KAE 1 ligan dabiltzan gainontzeko traineruekin batera.