Abian da beste urte batez Julene Azpeitia ipuin lehiaketa

Maria Maya Manterola 2021ko abu. 14a, 10:30
Julene Azpeitia lehiaketaren sari banaketako irudia, duela bi urte.

Irailaren 30era arte izango da zabalik lanak aurkezteko epea. Gaia librea izango da, eta aurrez argitaratu gabeko 6-15 orri arteko luzerako lanak jasoko dituzte.

Beste urte batez, abian da Zumaiako Udalak literatur sorkuntza bultzatu eta indartzeko antolatzen duen Julene Azpeitia ipuin lehiaketa. Dagoeneko eman dute oinarrien berri, eta lanak aurkeztu daitezke, irailaren 30a bitarte. 

Ipuinaren gaia librea izango da, eta euskara hutsean sortu beharko da. Gutxienez 6 eta gehienez 15 orriko luzerako lanak jasoko dituzte, aurrez argitaratu gabeak, beti ere. Helbide honetan jasoko dituzte lanak: Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua. Foruen plaza 1, 20750 Zumaia. 

Epaimahaiak hiru sari banatuko ditu: 3.000 euroko ordainsaria jasoko du irabazleak, 1.500 euro emango dizkiote bigarrenari, eta 1.000 zumaiar onenari. 

Zumaiako Udalaren webgune ofizialean, zumaia.eus helbidean, aurki daitezke lehiaketaren inguruko xehetasun guztiak.