'Hil kanpaiak' filma botako dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2021ko abu. 13a, 11:48

Imanol Royo zuzendariaren bigarren film luzea ikusteko aukera izango da Zumaian asteburu honetan, Aita Mariko zine aretoan. 

Garizmendi baserriko lurretan eskeleto bat dago lurperatuta. Fermin Araiak eta haren emazte Karmenek Nestor semeari deitu diote, bere kargu hartzeko. Hurrengo goizean, Fermin ez da agertu, eta Nestor konturatu da hezurrak ere desagertu egin direla.' Atal Kriminaleko bi ikuskatzaile, Ezpeletak eta Kortazarrek interes berezia agertu dute kasuaren inguruan, eta baserrian dauden bitartean, inguruko ermitaren kanpaia hildakora deitzen hasi da. Ordutegia: ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:30ean.

Hil kanpaiak filmaren errodajea 2019ko irailean iritsi zen Zumaiara. Zehazki, hilerrian izan ziren pelikulako eszena batzuk grabatzen. Itziar Ituño, Yon Gonzalez, Eneko Sagardoy eta Kandido Uranga zumaiarra dira, besteak beste, pelikulako aktoreak.