Masters Caixabank txapelketako play offa jokatuko da Zumaian

Maria Maya Manterola 2021ko abu. 13a, 09:12
Jokin Altuna pilotaria. (Argazkia: Aspe)

Aitzuri pilotalekuan jokatuko da irailaren 5ean Lekeition jokatzekoa zen play offa.

Lekeitiko Udalak kultur eta kirol ekitaldiak debekatu ditu egun horietarako, eta beraz, herri horretan irailaren 4an eta 5ean jokatzekoak ziren Masters Caixabank pilota txapelketako play offak lekualdatu dituzte Baikok eta Aspek. Zumaian jokatuko da horietako bat, irailaren 5ekoa, hain zuzen ere. 

Masters Caixabank txapelketa uztailaren 18an hasi zen Irunen, eta bi hilabete beranduago amaituko da, irailaren 19an, Gasteizen.