Malas Compañias zirku taldeak 'Prozak' ikuskizuna eskainiko du larunbatean

Maria Maya Manterola 2021ko abu. 11a, 17:30

Haurrei zein helduei zuzenduriko kale ikuskizuna eskainiko dute, Zumaienako patioan. Gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira, ostiralean, Turismo Bulegoan. 

Malas Compañias zirku taldeak Prozak ikuskizuna eskainiko du larunbat honetan, hilaren 14an, Zumaienako patioan. 19:00etan hasita, gazte zein heldu, barrez lehertuko dira emanaldiarekin, konpainiaren hitzetan, "umorea eta emozioa baitira antidepresiborik onenak". 

Gonbidapenak bezperan eskuratu ahal izango dira, ostiralean, Turismo Bulegoan. 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara izango da zabalik.