Idoia Zubiak 'Verdades del pasado' liburua aurkeztuko du Zumaian

Maria Maya Manterola 2021ko abu. 9a, 16:00

Zumaiako bizilagunak azken hilabeteotan ondutako eleberria jendaurrean aurkeztuko du abuztuaren 20an. 

Bigarren eleberria aurkeztuko du datorren astean Idoia Zubia Zumaiako bizilagunak. Testigo desaparecida lanaren ondoren, Verdades del pasado lanarekin dator idazlea. Estreinako aurkezpena Zumaian bertan egingo du, datorren astean, abuztuaren 20an, Alondegiko Oxford aretoan. Bi aurkezpen egingo ditu egun horretan, 18:35ean bata, eta 19:45ean bestea. Hurrengo egunean, hilak 21, Mandala papertegian liburuak sinatzen izango da Zubia, 12:00etatik 13:00etara.

Abuztuaren 16tik aurrera eman beharko dute izena aurkezpenera bertaratu nahi dutenek, alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita.