Ezpalak taldeak kontzertua emango du bihar Zumaian

Juan Luis Romatet 2021ko abu. 7a, 09:30

Sagarbideko patioan izango da kontzertua, 20:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 5 euroan. 

Udako kontzertuan barruan, bihar Ezpalak taldearen txanda izango da. Eñaut Gaztañaga Griseseko kidearen bueltan sortutako laukote honek udaberrian argitaratu zuen beraien bigarren diskoko (Kolpatu topatu, 2021) abestiak aurkeztuko ditu zuzenean.

2019an sortu zen Ezpalak taldea Gries, Voltaia edo Los Moths taldeetan aritutako kideekin. Ezpalak honako hauek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). Azken hori duela gutxi sartu da taldean, Xabi Arrieta aurreko bateria-jotzaileak taldea utzi ondoren. Taldekide beraiek dioten bezala, "fuzz gitarrak, psikodelia-kutsuak eta noisea, riff potenteak, punk boladak eta, zergatik ez, halako pop malenkonia" batek osatzen dute taldearen musika.

Ezpalak sortu zutenetik, bi disko atera dituzte: taldearen izen berea daraman Ezpalak 2019an, eta bihar Zumaian aurkeztuko duten Kolpatu topatu

Kontzerturako sarrerak turismo bulegoan daude salgai, 5 euroan.