Donibane Lohizuneko hirugarren Masterra irabazi du Lopezek

Juan Luis Romatet 2021ko abu. 6a, 10:41

Donibane Lohizuneko Internationaux txapelketako hirugarren Masterreko finala jokatu zuten atzo Campos Berri frontoian. Ithurriak eta Lopezek erraztasunarekin irabazi zuten txapela. 

Ohi den bezala, zaletu ugari hurreratu zen Donibane Lohizuneko frontoira Internationaux txapelketako Master 3ko finala ikustera. Finalerdietan Goikoetxeari eta Aldazabali irabazi zieten Ithurria eta Lopez, Patxi Tambourindeguy eta Lekerikaren aurka neurtu ziren masterreko finalean. 

Ithurria eta Imanol Lopez zumaiarra nagusi izan ziren partida honetan, eta bi setetan lortu zuten txapela. Lehen seta 5-15 emaitzarekin bukatu zen, eta bigarrena, borrokatuagoa, 11-15 emaitzarekin.