Zumaiako Musika Jaialdia 2021

Liudmila Matsyuraren maisutasuna, atzo parrokian

Juan Luis Romatet 2021ko abu. 4a, 11:07

Parrokiko organoaren doinuak izan ziren atzo protagonista Zumaiako Musika Jaialdian, Liudmila Matsyura errusiarrak eman zuen kontzertuari esker.

Zumaiako jaialdiak Donostiako Musika Hamabostaldiarekin duen hitzarmenari esker izan genuen kontzertu hau atzo parrokian. Dubois, Albinoni edota Bachen lanak jo zituen Matsyurak maisutasunarekin. Kontzertu honetarako gonbidapenak lehen egunean agortu ziren.

Haurrentzako dantza, gaur

Zumaiako Muska Jaialdiko egitarauarekin jarraituta, haurrentzako dantza emanaldia izango da gaur arratsaldean: Musika kajatxoa. Saioa 19:00etan izango da, Torreberrin (eguraldi txarrarekin, zinean). Gonbidapenak agortuta daude.