Zumaiako Musika Jaialdia 2021

Donostia-Miarritze ardatzean izan zen arte mugimendua ekarri du SASek Zumaiara

Juan Luis Romatet 2021ko abu. 3a, 17:30

Sapere Aude Sinfonietta orkestraren txanda izan zen atzo Zumaiako Musika Jaialdiko egitarauaren barruan. Maurice Ravelen eta Richard Straussen lan bana jo zituen Carmen Maria Brito Lopezek zuzendutako taldeak. 

XX. mendearen hasieran berpizkunde kultural bat bizi izan zen Donostia-Miarritze ardatzean. Belle Epoque deitu zioten garai hari eta Ravel edo Strauss bezalako musikariak muga batetik bestera igarotzen aritu ziren. Bi musikari handi hauek izan zituen atzo gogoan Sapere Aude Sinfonietta orkestrak. Carmen Maria Brito Lopez kanariarraren zuzendaritzapean, Ravelen Mother Goose Suite eta Straussen Der Rosenkavalier, suite from opera jo zituzten. 

Atzoko kontzertuak bi berezitasun izan zituen: batetik, lehen aldiz emakume batek zuzendu zuen orkestra hau. Bestetik, Straussen lan honen moldaketa hau Espainiar Estatu mailan lehen aldiz entzun da, Zumaian.

Organo kontzertua gaur

Jaialdiko egitarauarekin jarraituta, eta Donostiako Musika Hamabostaldiarekin duen hitzarmenari esker, organo kontzertua izango dago gaur parrokian, 20:30etik aurrera. Ludmila Matsyura errusiarrak eskainiko du gaurko emanaldia. Gonbidapenak lehen egunean agortu ziren.