Bederatzi domina lortu ditu Itxas-Gainek Euskadiko Itsas Kayak Txapelketan

Juan Luis Romatet 2021ko abu. 2a, 08:21

Itxas-Gain kliubeko 22 lagunek parte hartu zuten larunbatean Hondarribian jokatutako Euskadiko Itsas Kayak Txapelketan. Olatuei, haizeari eta euriari egin behar izan zioten aurre piraguistek.

Hondarribiko aireportu paretik abiatu ziren parte hartzaileak. Behin itsasora helduta, arrokak saihesteko buia baten albotik pasa ondoren, pelotoiak bide txarra hartu zuen eta mendebalderantz joan zen, Errotaren senadi alderantz, agian aurretik egindako estropada batzuetan bide hori bera hartu izan dutelako. Sailkapen orokorrean eragina izango zuen mugimendu horrek, Ertzaintzaren ontziak taldea bideratu behar izan zuen eta.

Beste piraguistek norabide ona hartu zuten, eta tropel buruaren aurretik hartu zuen ziaboga, eta itzulerako bideari, olatuak lagun zituztela, ekin zioten. Hor erakutsi zuen bakoitzak itsasoaren egoera honetan zer trebezia duen.   

Norabide txarra hartu izanak faborito asko podiumetik kanpo utzi zituen. Horien artean izan ziren ordura arte  estropada bikaina egiten ari ziren Itxas-Gaineko pare bat piraguista. Zumaiako klubeko beste kide batzuk igo ziren, ordea, podiumera, eta guztira Itxas-Gaineko bederatzi ontzi itzuli ziren herrira dominekin. 

Sailkapenak

Gizonezkoak senior K1

  • 8. Oihan Urbieta Berluzea.
  • 9. Unai Gereka.

Gizonezkoak beteranoak -50 K1

  • 2. Jon Lazkano.
  • 3. Oier Aizpurua.
  • 4. Eñaut Aizpurua.

Gizonekoak beteranoak +50 K1

  • 2. Javier Lizancos.

Gizonezkoak kadeteak 

  • 1. Koldo de Anta.

Gizonezkoak senior K2

  • 1. Iosu Agirrezabalaga-Iñigo Agirre.
  • 2. Bibiano Olaizola-Joseba Romatet.
  • 3. Haritz Aizpurua-Julen Albizu.
  • 5. Daniel Gonzalez-Josu Etxaniz.

Mistoa K2

  • 1. Maite Etxabe-Peio Romatet.
  • 3. Jon Ander Lazkano-Izaskun Gonzalez.

Taldeka

  • 1. Itxas-Gain.
  • 2. Pasaia Kayak 2005.
  • 3. Amuitz Outrigger