Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketako lanak abuztuaren 8ra bitarte ikusi ahal izango dira

Gorka Eizagirre | Juan Luis Romatet 2021ko uzt. 31a, 18:30

Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketara aurkeztutako lanak abuztuaren 8ra arte izango dira ikusgai, Oxford aretoan. Mundu osotik heldutako 600 argazkitatik 36 aukeratu ditu epaimahaiak erakusketa osatzeko. Distira elkarteko Soraya Lopezek eta Jorge Murgiondok lehiaketaren eta erakusketaren xehetasunak azaldu dituzte bideo honetan.