Gernikako Grand Slameko partida jokatuko du gaur Goikoetxeak

Juan Luis Romatet 2021ko uzt. 31a, 09:00
Goikoetxea, aste honetan Miarritzen jokatutako partidan. Argazkia: Gant d'Or Biarritz

Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak debuta egingo du gaur Gernikako Grand Slamean. Etxetorekin bikotea osatuta, Olharan eta Aldazabalen aurka jokatuko du, 21:00etik aurrera. 

Iñaki Osa Goikoetxeak, besoan izandako eragozpenengatik, ezin izan zuen Katedralean jokatu pasa den larunbatean. Bertan izan zen, baina harmailetan, Barandika-Lopez eta Olharan-Aldazabal aurkariak behatuz. Gaur, ordea, kantxara aterako da Grand Slameko ligaxkako bere lehen partida jokatzera. 

Ligaxkako bigarren jardunaldia izango da, eta bi partidaz osatuko da. Lehenengoan, Hormaetxea eta Zabala, Erkiaga eta Lekerikaren aurka neurtuko dira. Bigarrenean jokatuko du zumaiarrak, Etxetorekin bikotea osatuta. Ligaxkako partida honetan Olharan eta Aldazabal izango dituzte aurkari. Partida 21:00etan hasiko da Gernikako Katedralean, eta ez du ETBk emango.