Goikoetxeak ezin izan du Miarritzeko bigarren masterra irabazi

Juan Luis Romatet 2021ko uzt. 29a, 15:39

Miarritzeko Urrezko Eskularruaren bigarren masterraren finala jokatu zuten Euskal Jai pilotalekuan, eta Aritz Erkiagaren eta David Minvielleren garaipena ikusi zuten bertaratu zirenek.

Ispasterreko aurrelariak eta Miarritzeko atzelariak lehen seta 15-6 emaitzarekin irabazi zieten Iñaki Osa Goikoetxea eta Manex Urtasun gipuzkoarrei; bigarrenean jokoa berdinduagoa izan zen, honetan ere irabazle izan ziren Erkiaga eta Minvielle (15-13). Ondorioz, beraientzako izan da bigarren masterra. 

Lehena Olharan eta Portetek irabazi zuten.