Urrezko Eskularruko bigarren masterreko finala jokatuko du Goikoetxeak

Juan Luis Romatet 2021ko uzt. 27a, 11:49
Goikoetxea pasa den larunbatean Gernikan ETBko kazetariaren galderak erantzuten. Argazkia: Jai Alai News

Urrezko Eskularrua txapelketako bigarren masterreko finala jokatuko du Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak, bihar Miarritzen.

Arazo fisikoengatik Gernikan jokatu ezinik izan ondoren, kantxetara itzuli zen atzo Zumaiako puntista. Miarritzeko Euskal Jai frontoian jokatzen ari diren Urrezko Eskularrua txapelketako bigarren masterreko finalerdia jokatu zuen Goikoetxeak, Urtasun bikote zuela. Finalerdian Barandika eta Laborde izan zituzten aurkari, eta bi setetan erabaki zen norgehiagoka: 11-15 eta 10-15.

Finala bihar gauean jokatuko da, 21:30etik aurrera, Euskal Jai pilotalekuan. Goikoetxeak eta Urtasunek Erkiaga eta Minvielleren aurka jokatuko dute.