Erribera kalea saltoki bihurtu du Gertu Elkarteak Braderia eguna ospatzeko

Baleike 2021ko uzt. 25a, 17:00

Merkatarien eta ostalarien elkarteko 17 establezimenduk parte hartu zuten atzo, larunbatarekin, egindako azokan. Erribera kalean mahaiak eta karpak jarri zituzten, eta giro polita sortu zen inguruan. Azokara hurreratu ziren herritarren artean 300 euroko erosketa bonoak ere zozkatu zituen Gertuk.