Adineko bati lepokoa lapurtu diote Basadi auzoaren inguruan

Baleike 2021ko uzt. 23a, 14:30

Herritar batek hedabide honi azaldutakoaren arabera, adineko bati lepoan zeraman katea lapurtu zioten atzo Basadi inguruan. 

Azaldu duenez, pertsona hori adinekoari hurbildu zitzioan besarkada bat emateko asmoarekin, eta une hori aprobetxatu zuen lepokoa lapurtzeko. Herritarrak oharra igorri du Baleikera halakorik berriz gerta ez dadin.