Zumaiako boxeolariak Gipuzkoako Intergymean izango dira gaur

Maria Maya Manterola 2021ko uzt. 23a, 10:30

Gipuzkoako boxeo kluben arteko intergyma izango da gaur Donostiako Anoeta gimnasioan. Bertan izango dira Zumaia Cuban Boxingeko hiru boxeolari.

Donostiako Anoeta gimnasioan Gipuzkoako kluben arteko borrokoaldiak izango dira gaur, ostirala, 19:00etatik aurrera. Bertan izango dira Zumaia Cuban Boxingeko hiru kirolari: Anas Manterola, 78 kilotan; Michael Cano, 64 kilotan; eta Joanes Arrieta, 74 kilotan. Ruben Arredondo entrenatzaileak azaldu duenez, gaurko jardunaldiarekin amaituko dute denboraldia.