Ekain Txouren emanaldiarekin amaitu dira Inpernuperen urteurreneko ekitaldiak

Maria Maya Manterola 2021ko uzt. 22a, 12:20
Argazkia: Sortu Zumaia.

Ekain Txou pailazo azpeitiarraren emanaldiarekin amaitu dira Inpernuperen 35. urteurreneko ekitaldiak. Aldarria eta umorea ardatz, ikuskizun ederra eskaini zuen Torreberri gaztetxeko aterpera gerturatutako haur zein helduentzat. 

Inpernupe, 35 urtez libre eta zabalik lelo hartuta, askotariko ekintzak egin dituzte uztailean zehar: herriko tabernen auzia eta ebazpena salatzeko argazki jendetsua, Marlik talde zumaiarraren kontzertua eta Mikel Albisu Antza-k ondutako Arroz urez saiakeraren aurkezpena.  

Urteurrenaren harira Orrua aldizkariaren zenbaki berezia argitaratu dute. Asteburuan eskuragarri izango da Inpernupe tabernan.