Bigarren izan da Julen Mateos Gaztela eta Leongo txapelketako proban

Juan Luis Romatet 2021ko uzt. 19a, 14:04

Gaztela eta Leoneko minomotard txapelketako hirugarren proba jokatu da asteburu honetan Burgosen (Espainia). Julen Mateos Eizagirre gazte zumaiarra podiumera igo da beste behin ere. 

Moto txikiaren gainean primeran moldatzen dela erakutsi du sarritan Mateosek; horren erakusle bezala, zumaiarra sarritan igo da azken aldian podiumetara. Azkenekoa igande honetan bertan izan da, Burgosko Kotarr zirkuituan. Mateos Eizagirre bigarren izan da Minimotard 85 kategorian, Gaztela eta Leongoko txapelketako hirugarren proban. Abuztuaren hasieran izango da hurrengo proba, Miranda de Ebron.