Turismo teknikari laguntzaile bat kontratatuko du udalak, datozen bi hilabeteetan lan egiteko

Juan Luis Romatet 2021ko uzt. 16a, 09:18

Abuztuan eta irailan lan egingo duen turismo eta merkataritza teknikari laguntzaile bat kontratatzeko prozedura jarri du abian Zumaiako Udalak. Uztailaren 22ra arte dute interesdunek eskakizunak aurkezteko epea.

Aurtengo uda berezia bada ere, asko dira Zumaiako turismo bulegotik egunero pasatzen ari diren pertsonak. Hori dela eta, abuzturako eta irailerako errefortzu moduan, turismo eta merkataritza teknikari laguntzaile bat kontratatuko du Zumaiako Udalak. Turista, bisitari eta herritarrei informazio turistikoa eman, eta horretarako beharrezkoak diren tresnak garatu eta jarraipena egin beharko ditu langile horrek.

Deialdi honetara aurkeztu nahiko duten pertsonek gutxienez batxilergoko maila akademikoa eduki beharko dute, eta gutxieneko zenbait hizkuntza eskakizun bete beharko dituzte: euskarako 3. HE, frantseseko DELF B1 edo baliokidea, eta ingeleseko First ziurtagiria edo baliokidea. Halaber, titulu akademikoak, prestakuntza ikastaroak, lan esperientzia, eta bestelako merezimenduak baloratuko dira hautaketa prozesuan. Deialdiko eskakizunak hemen ikus daitezke.

Izena eman nahi dutenek uztailaren 22ra arteko tartea izango dute: izenak Lanbideren webgunean eman beharko da, eta merituen egiaztagiriak Herritarren Arreta Zerbitzuak entregatuko dira (udaletxean, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara).