Izena eman daiteke udal elkartearen Hazilan programan

IƱigo Gaiton 2021ko uzt. 12a, 18:00

Prestakuntza jasotzeaz gain, enpresetan ordaindutako praktikak egiteko aukera izango dute programan parte hartzen dutenek.

Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan programaren 12. edizioa antolatu du, herritarrei lan-munduan murgiltzen laguntzeko helburuarekin. 20-44 urte bitartean eta goi mailako ikasketak dituztenei zuzendutako egitasmoa da. Programaren bidez, Ukuek lana bilatzen lagundu nahi die langabeei; lanean ari direnei, aldiz, lan-aukerak hobetzea erraztu nahi zaie.

Ordaindutako praktikak eta hiru ataleko programa

Udal elkarteak azaldu duenez, enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute programako parte hartzaileek. Gainera, estreinakoz, praktika horiek ordaindu egingo dira, Ukueren arabera.

Hazilan egitasmoaren programak hiru zati izango ditu: lehengoan, zeharkako konpetentziak landuko dira, bizipen-prestakuntza pertsonalizatua eta integrala eskainiz. Gero, praktikak hasi aurretik, parte hartzaileek teknologia berriei buruzko 24 orduko prestakuntza jasoko dute; zehazki, sarean norberaren marketina behar bezala egiteko gakoak azalduko dira. Azkenik, 200 orduko praktikaldiarekin itxiko da prograna.

Orain arte 165 lagunek parte hartu dute Hazilanen aurreko edizioetaen, eta Ukuek adierazi du emankorra izan dela programak izan duen ibilbidea.

Informazio saioa

Uztailaren 29an, ostegunarekin, informazio saioa egingo dute, interesatuei egistasmoaren xehetasun guztien berri emateko. Online izango da, Gotomeeting plataformaren bitartez.

Saioan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da aurrez, galdetegi hau beteta.

Izen ematea zabalik

Hazilanek plaza kopuru mugatua izango du, eta denera 16 partaiderentzako tokia egongo da. Ukuek dagoeneko zabaldu du izena emateko epea, eta Udal Elkartearen egoitza elektronikoan egin daiteke inskripzioa.

Tramitazioa modu telematikoan egin ezin dutenek, egoitza elektronikoan dokumentua deskargatzeko aukera dute, bete eta Udal Elkartearen egoitzan entregatzeko.

Hemen klik eginda eskuratu daiteke Hazilan programaren hamabigarren edizioari buruzko informazio osatuagoa.