Hil honen 31n amaituko da Zumaiakoren futbol eskolan izena emateko epea

Onintza Lete Arrieta 2021ko uzt. 11a, 21:41

Zumaiako Futbol Taldeko arduradunek herritarren eskura jarri dituzte izena emateko orriak, eta hainbat xehetasunen berri eman dute.

Zumaiako Futbol Taldeak zabaldu du 2021-2022 denboraldian futbol eskolan parte hartzeko izen emate epea. Antolatzaileek azpimarratu dute "denboraldi zaila" izan dela pasa den hau, baina hurrengo denboraldiari begira "ilusio eta esperantza handiarekin" jarri direla. "Espero dugu gure gaztetxoak normaltasunez ikusiko ditugula zelaietan entrenatzen eta partidak jolasten".
 
Futbol eskolan izena emateko hainbat bide daudee: kiroldegian har daitezke eskuorriak, edo esteka honetan klik eginda jaso eta bete. Behin orria beteta eta kuota ordainduta, bi orri horiek kiroldegian bertan entregatu beharko dira, edo dokumentuak zumaiako@zumaiako.com posta elektronikora bidali, uztailaren 31 baino lehen.
 
Zumaiakoko arduradunek esan dute 2010, 2011 eta 2012an jaiotako neska-mutilek, nahiz 20-21 denboraldian klubeko kide egin direnek 20 euroko deskontua iznago dutela urteko kuotan, "pasa den urte zaila kontuan hartuta". Urte horietan jaio, baina klubean jarraituko ez dutenek, berriz, emailez eska dezakete diru hori itzultzea.
 

Kuotak

Hauek dira datorren denboraldian ordaindu beharko diren kuoten zenbatekoak:
  • 2013an jaiotako neska-mutilek: 75 euro
  • 2012an jaiotako neska-mutilek: 75 euro (20-21 denboraldiko deskontuarekin, 55 euro)
  • 2011n jaiotako neska-mutilek: 75 euro (20-21 denboraldiko deskontuarekin, 55 euro)
  • 2010ean jaiotako neskek: 75 euro (20-21 denboraldiko deskontuarekin, 55 euro)
  • 2010ean jaiotako mutilek: 105 euro (20-21 denboraldiko deskontuarekin, 85 euro)
Ordainketak egiteko kontu zenbakiaren datuak hauek dira: titularra: Zumaiako Futbol Taldea; zenbakia: Laboral Kutxako ES09 3035 0037 4103 7004 7227 zenbakia. Ordainketa egiterakoan izena, abizenak eta jaiotze urtea jarri behar dira.