Zortzigarren egin dute Telmo Deuneko mutilek Camargoko estropadan

Dorleta Agiriano Lai 2021ko uzt. 10a, 19:29
(Telmo Deun)

Zumaiarrek zortzigarren postuari eutsi diote KAE1 ligako sailkapen orokorrean ere. Gaurkoan Getariak irabazi du Camargoko Bandera.

Maliañon (Kantabria) izan dira gaurkoan KAE1 ligako mutilak. 17:00etan ekin diete estropadei, eta bigarren txandan aritu da Telmo Deun, Oriorekin eta Camargorekin batera. Zumaiarrak azkarrenak izan dira haien txandan, 20:11,14 denborarekin. Oriotarrak bigarren helmugaratu dira, 2 segundo beranduago, 20:13,67 denbora egin baitute.

Esperantza ontziak lortu du denborarik onena gaurko estropadan (19:45,47), eta beraz, Getariara eramango du Camargoko Bandera. KAE1 ligako sailkapen orokorreko lidergoari eutsi diote getariarrek, 66 punturekin. Bigarren postuan dago Pedreña eta hirugarrenean Kaiku, 63 punturekin biak. San Pedrok 62 puntu ditu.

Aurreko asteburuko postu berdinean dago Zumaia sailkapen orokorrean: zortzigarrenean. 39 puntu ditu oraingoz, baina alde handia ateratzen dio zazpigarren postuan dagoen taldeak, Deustok: 52 puntu ditu.

Estropadako sailkapena

Elkartea Denbora Puntuak
GETARIA 19:45,47 13
SDR PEDREÑA 19:47,86 12
ARKOTE URIBE KOSTA 19:52,88 11
KAIKU BEREZ GALANTA 19:55,06 10
SAN JUAN- ORERETA BERRIKUNTZAK 19:59,01 9
DEUSTO-BILBAO 20:02,86 8
SAN PEDRO 20:04,07 7
DELTECO-ZUMAIA 20:11,14 6
ORIO-ORIALKI 20:13,67 5
10º CASTRO PRODUCHA 20:28,81 4
11º ASTILLERO 20:43,13 3
12º CAMARGO cueva el Pendo 20:45,21 2
13º LAPURDI-Antton Bilbao 20:48,85 1

Sailkapen orokorra

  Elkartea Puntuak
GETARIA 66
SDR PEDREÑA 63
KAIKU BEREZ GALANTA 63
SAN PEDRO 62
SAN JUAN- ORERETA BERRIKUNTZAK 55
ARKOTE URIBE KOSTA 54
DEUSTO-BILBAO 52
DELTECO-ZUMAIA 39
ORIO-ORIALKI 28
10º CASTRO PRODUCHA 20
11º CAMARGO cueva el Pendo 18
12º ASTILLERO 16
13º LAPURDI-Antton Bilbao