Harrera "beroa" jaso du Pedro Luengoren 'L'atelier bat' erakusketak lehen astebukaeran

Mireia Galarza Bastida 2021ko uzt. 5a, 09:00

Asteburuan bertan egoten saiatu da Luengo, aretora ikusminarekin sartzen ziren herritarrekin egon eta azalpenak emateko.  

Aurreko ostiralean ireki zuten Oxford aretoan Pedro Luengoren L'atelier bat erakusketa, eta azpeitiarrak adierazi duenez, "harrera beroa" jaso dute bere lanek zumaiarren aldetik. Asteburuan bertan egoten saiatu da Luengo, aretora ikusminarekin sartzen ziren herritarrekin egon eta azalpenak emateko.  

Uztailaren 18ra bitartean egongo dira ikusgai azpeitiarrarek lanak, eta egunero bertaratzeko aukera izango dute interesdunek. Astelehenetik ostiralera bitartean, 18:30etik 20:30era egongo da zabalik erakusketa; larunbatetan eta igandeetan, aldiz, 12:30etik 14:00etara nahiz 18:30etik 20:30era joan ahal izango da bilduma ikustera.