Hiru edukiontzi erre dituzte bart Txomin Agirre kaian

Baleike 2021ko uzt. 4a, 13:59

Gaur goizean ohartu dira herritarrak bart norbaitek su eman ziela edukiontziei (Argazkia: Baleike)

Gaur goizean erreta agertu dira errepidearen eta itsasadarraren artean dauden zakar edukiontzi handietako hiru. BALEIKE Udaltzaingoarekin eta Ertzaintzarekin harremanetan jarri da, baina ez du informazio gehiago eskuratzerik izan.

Udaltzainek gauez ez dute zerbitzurik ematen, eta Ertzaintza arduratzen da kalean gerta daitezkeen ezbehar eta istiluez.

Azken hilabeteetan hainbat bider agertu izan dira edukiontziak erreta herriko hainbat puntutan. Bart, Zumaian ez ezik, Azkoitian ere erre dute edukiontziren bat, eta aurreko astean Zarautzen ere erre dituzte bizpahiru zakar edukiontzi.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide