'Tapa pala!' saioaren denboraldi berria, larunbatero ikusgai bihartik aurrera

Baleike 2021ko uzt. 2a, 11:00

Iaz bezala, Felix Aizpurua aurkezleak aisialdiko arrauna izango du hizpide, baina oraingo honetan Oria ibaia zeharkatuko du. Hona hemen aurrerapen bideoa.

Orioko hondartzatik hasi eta Aginagara arteko bidaia egingo du Felix Aizpurua aurkezleak Tapa Pala! saioko denboraldi berrian. Bidean, urtero bezala, hainbat lagun elkarrizketatuko du Aizpuruak, eta aisialdiko arrauna izango du hizpide. 

Bihar, larunbata, ikusi ahal izango da lehen atala Erlo Telebistan eta Baleike.eus-en, 12:00etatik aurrera. Lehen atalean, Asier Gozategi abeslariarekin elkartuko da Aizpurua.