TAO sistemaren arauak gogorarazteko seinaleak jarri ditu udalak

Baleike 2021ko eka. 30a, 14:30

TAO sistema arautzen duen ordenantzaren aldaketak tarteko, egoiliarrak ez direnek ezin izango dute herriko gune batzuetan aparkatu. Julio Beobide ibiltokia, esaterako,  egonaldi ertaineko gune izatetik bertakoentzakoa izatera pasa da araudi berriarekin. Udalak seinaleak jarri ditu gune horietan, aparkalekuak bertakoentzat direla gogorarazteko eta "aparkaleku bila doan trafikoa saihesteko". Nolanahai ere, gogorarazi dute ez dagoela galarazita gune horietatik igarotzea.