Pedro Luengoren lanak egongo dira ikusgai Oxforden ostiraletik aurrera

Dorleta Agiriano Lai 2021ko eka. 30a, 11:51
(Ihintza Elustondo)

Oxford aretoan zabalduko dute margolari azpeitiarraren erakusketa, eta uztailaren 18ra arte egongo da martxan.

Ostiral honetan, uztailaren 2an, erakusketa berri bat irekiko dute Oxford aretoan. Oraingoan, Pedro Luengoren hainbat margolanekin apainduko dituzte Oxfordeko hormak. Ostiral honetatik uztailaren 18ra bitartean egongo dira ikusgai, eta egunero bertaratzeko aukera izango dute interesdunek. Astelehenetik ostiralera bitartean, 18:30etik 20:30era egongo da zabalik erakusketa; larunbatetan eta igandeetan, aldiz, 12:30etik 14:00etara nahiz 18:30etik 20:30era joan ahal izango da bilduma ikustera.

Luengo margolari azpeitiarrak aurten ireki du L'atelier bat izeneko tailerra Azpeitian, bere lanak kaleratzeko asmoz. Aste honetan, ordea, Zumaiara ere ekarriko du bere obraren zati txiki bat.