Aritz Olaizola eta Oier Azpeitia, txapeldun Gipuzkoako Udaberri txapelketako finalean

Dorleta Agiriano Lai 2021ko eka. 28a, 10:00

Aitzurin jokatutako finala irabazi eta eskuz binakako kadeteen 2. mailako txapeldun izendatu dituzte zumaiarrak.

Gipuzkoako Udaberri txapelketan hiru maila izan dira kadeteen kategorian. Atzo jokatu zuten kadeteen 2. mailako finala, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Zumaiak eta Gaztelekuk (Andoain) lortu zuten final horretarako txartela, puntu bateko aldearekin; Gazteleku 2. mailako sailkapeneko aurreneko postuan geratu zen hamar punturekin, eta Zumaia bigarren, bederatzi punturekin.

Hortaz, atzo 11:00etan hasita neurtu zituzten indarrak zumaiarrek eta andoaindarrek, 2. mailako txapeldun izateko lehian. 22-16 gailendu ziren Aritz Olaizola eta Oier Azpeitia zumaiarrak.