Bideoa: Zumaiako pilotariak ere prest Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako finalerako

Julen Imaz 2021ko eka. 25a, 15:15

Zumaian hasi zen Gipuzkoako pala egokituko binakako lehia, eta leku berean amaituko da bihar, hiru jardunaldi jokatu ondoren. Bi modalitate jokatu dituzte bikoteka: teniseko paleta adimen urritasuna duten kirolariek, eta gomazko paleta gurpildun aulkian dauden parte hartzaileek. Finaletako batean, indarrak neurtuko dituzte Leire Esnal eta Xabier Olaziregi zumaiarrek. Erlo Telebistak haiekin hitz egin du finalaren atarian.