Enor taldeak elkarretaratzera deitu du biharko, Harrotasunaren Egunaren harira

Dorleta Agiriano Lai 2021ko eka. 25a, 16:00

"Heteroarauarekin deseroso" sortu dute Enor taldea Zumaian, eta elkarretaratzea antolatu dute biharko, ekainaren 28aren atarian.

"Gure errealitateko gaiak ikuspuntu kritiko batetik lantzeko" jaio da Enor. "Heteroarauakin deseroso" dauden "Zumaia aldeko hainbat gaztek" sortu dute taldea, eta azaldu dutenez, "barrura zein kanpora begirako eztabaidak eta lanketak" egin dituzte orain arte. "Aurrera begira jarraitzeko gogoz gaude", adierazi dute.

Gero eta gutxiago geratzen da ekainaren 28rako, Harrotasunaren Eguna, eta horren harira, Enor taldeko kideek egitarau bat prestatu dute biharko. 17:00etan elkarretaratzea egingo dute Martxoak 8 plazan (Alondegiaren aurrean), eta 18:00etan, bingo musikatua izango da Torreberri gaztetxean. "Harrotasunaren Eguna zurea sentitzen baduzu edota inguru osasuntsua behar baduzu, ongi etorri", egin du dei Enorrek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide