Emaitza bikainak lortu zituzten Zumaiako surflariek Gipuzkoako Surf Txapelketan

Baleike 2021ko eka. 25a, 12:14

Zumaiako surflari gazteek emaitza bikainak lortu zituzten pasa den asteburuan Donostian jokatutako Gipuzkoako Surf Txapelketan.

Donostian, Zurriolako hondartzan, jokatu zen pasa den asteburuan Gipuzkoako surf txapelketa. Herriko ordezkaritza izan zen txapelketa honetan, eta emaitza onak lortu zituzten Imanol Yeregi entrenatzaile dituzten Surfing Zumaia taldeko surflari gazteek. 

Hala, Ugaitz Zenarrutzabeitia kirolari debarrak garaipena lortu zuen 12 urtez azpikoen mailan. Kategoria berean, hirugarren postuan sailkatu zen Jon Suarez. 14 urtez azpikoen maila mistoan, aldiz, Alba Suarez surflari gazteak laugarren postu bikain bat lortu zuen finalera heldu ondoren. Finalaren atarian geratu zen Telmo Azkue, baina, hala ere, txalotzekoa da bere lana.