Zumaia eta Getaria neurtuko dira uztailaren 3an zesta puntan, plaza librean

Baleike 2021ko eka. 27a, 11:00

Lapurdiko Getariako herriak eta haren Olharroa pilota klub ospetsuak ohiz kanpoko erronka bat antolatu dute, ikusmin handia piztu duena. Zumaiako hiru pilotarik parte hartuko dute desafio honetan.

Ohikoa da Iparraldeko, Bearnoko eta Landetako punta-puntako pilotari batzuek Xistera Handiko erakustaldietan parte hartzea plaza libreko frontoietan, batez ere uda gariann. Zale eta bisitari asko biltzen dituzten erakustaldi horiek. Cannes bezalako hirietan ere jokatzen dira partida horiek, eta hara joaten dira zesta-puntako pilotari profesionalak.

Baina, Getarian uztailaren 3rako antolatutako erronkak pizgarri handia du. Izan ere, estali gabeko eta ezkerreko hormarik gabeko kantxa luzean arituko direnak izen handiak dira. Iñaki Osa Goikotxea eta Imanol López zumaiarrak, baita Eric Irastorza baionarra ere. Zesta puntako garaia markatu eta markatzen jarraitzen duten hiru izen handi dira hauek.

Sei pilotari izango dira modalitate honetan ariko direnak: Getariaren izenean, Ludovic Laduche, Christian Zamora eta Eric Irastorza. Zumaia ordezkatuz, Cosme Agirre, Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez izango dira.