Ohiko batzar nagusia egin du Urolako Komunikazio Taldeak

Baleike 2021ko eka. 21a, 09:13

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) joan zen ostiralean egin zuen ohiko batzar nagusia Azpeitiko Azoka Plazan. Han izan ziren kooperatibako bazkideak eta langileak, eta besteak beste, 2020. urteko kontuez nahiz 2021eko ekintza planaz nahiz aurrekontuaz aritu ziren hizketan horiek.

33 langileko kooperatiba da UKT, duela bi urte hainbat hedabidek eratua, hala nola Baleikek, Maxixatzenek, Uztarriak, Karkarak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitzak.