Sailkapen buruan amaitu du Zumaiak denboraldia

Amaia Urbieta Arruti 2021ko eka. 20a, 09:26

Elgoibarko Mintxeta futbol zelaian izan zen partida, eta 2-0 emaitzarekin garaitu zuen Urki Zumaiako gizonezkoen talde nagusiak.

Atzo jokatu zuen Zumaiako gizonezkoen futbol talde nagusiak Gipuzkoako Preferente mailako finala Elgoibarko (Gipuzkoa) Mintxeta futbol zelaian. Urki taldearen aurka neurtu zituzten indarrak zumaiarrek, eta 2-0eko emaitzarekin garaile izan ziren. Hitzordu garrantzitsua zen atzokoa bi taldeentzat, ligako lehen bi postuak erabaki baitziren. Horrenbestez, preferente mailako sailkapen buruan amaitu du denboraldia Zumaiako Futbol Taldeak. 

Gainera, hilabete luzez harmailak hutsik egon ostean, atzokoan zaleek berriro ere aukera eduki zuten herriko taldea aurrez aurre animatzeko.