Zeramika tailerreko ikasleen lanak ikusgai daude Oxforden

Maria Maya Manterola 2021ko eka. 17a, 09:29

Forondako zeramika tailerreko lanen erakusketa zabaldu dute Alondegiko Oxford aretoan. Kurtsoan zehar Txiki Agirre 'Keixeta'-k gidatutako tailerrean parte hartu duten ikasleek egindako lanen bilduma ekainaren 29ra arte ikusgai izango da.

Egunero zabalduko dute Oxford aretoa, 18:30etik 20:30era, eta asteburutan eta jaiegunetan 12:30etik 14:00etara ere bai.