'Adi, grabatzen, ekin!' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2021ko eka. 17a, 08:42

Tomaxen Abenturak taldeak Adi, grabatzen, ekin! antzezlana ekarriko du igande arratsaldean Zumaiara. Emanaldia 18:30ean izango da, Zumaiena ikastetxeko patioan. Udaleko kultura sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak ostiral goizean aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!

Sinopsia

Muxiri zinema asko gustatzen zaio. Oso aktore ona dela pentsatzen du, eta Tomax filma bat egiteko konbentzituko du. Hasteko Erdi Aroko eszena bat. Gero abentura bat mendian. Eta bukatzeko Piraten istorioa. Hau dena , beti bezala, umore, kantu, joko eta ikuslegoaren parte zuzenarekin.