'Tomaxen abenturak' haur antzerkia eskainiko dute igandean Zumaienan

Maria Maya Manterola 2021ko eka. 16a, 12:51

Zumaiena ikastetxeko patioan izango da ikusizuna, Xepeta produkzioak-en eskutik. Gonbidapenak bezperatik izango dira eskuragai, Turismo Bulegoan. 

Xepeta produkzioak-ek Tomaxen abenturak ikuskizuna eskainiko du igande honetan, ekainak 20, 18:30ean Zumaiena ikastetxeko patioan. Tomaxen eta Muxiren abenturetan murgilduko dira bertaratutakoak: Muxiri zinema asko gustatzen zaio. Oso aktore ona dela pentsatzen du, eta Tomax filma bat egiteko konbentzituko du. Hasteko Erdi Aroko eszena bat. Gero abentura bat mendian. Eta bukatzeko Piraten istorioa. Umore, kantu, joko eta ikusleen parte-hartze zuzenarekin.

Gonbidapenak bezperatik, larunbatetik, eskuratu ahal izango dira, Turismo Bulegoan. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.