Ekainaren 25erako Herri Eskolak antolatu ditu Ikasle Abertzaleakek

Dorleta Agiriano Lai 2021ko eka. 15a, 12:15
IAk prestatutako Herri Eskolak, iazko urrian.

Zumaiako Herri Eskolako frontoian elkartuko dira gazteak. "Egungo hezkuntzaren funtzioen" inguruan hausnartzeko saio bat egingo dute eguerdian, eta gero, bazkaltzeko eta Murxiren DJ sesioaz gozatzeko aukera izango da.

Ikastetxeetan ere amaitzear da ikasturtea, eta aurtengoa borobiltzeko, Herri Eskolak antolatu ditu Zumaian Urola Kostako Ikasle Abertzaleakek (IA). Ekainaren 25ean, ostiralean, Zumaiako Herri Eskolan bilduko dira gazteak, Herri Eskolen aurreko edizioetan egin modura, elkarrekin gogoeta egiteko eta formakuntza politikoan sakontzeko.

12:30ean jarri dute hitzordua Zumaiako Herri Eskolako frontoian, eta egitaraua irekitzeko, Egungo hezkuntzaren funtzioak izeneko saioa egingo dute. Indarrean den hezkuntza-sistemaren oinarriak aztertu eta horien inguruan hausnartu ostean, bazkaltzeko aukera egongo da frontoian; ogitartekoak eskainiko dituzte ikasleek. Bazkaldu eta gero, gainera, Murxi DJaren musika emanaldia izango da.