Bihartik aurrera salgai izango dira berriro Errotaherriko bonoak

Juan Luis Romatet 2021ko eka. 14a, 15:37
Ilarak sortu ziren pasa den astean turismo bulego aurrean.

Pasa den astean jarri zituzten salgai Errotaherriko erosketa txartelak. Guztira, 2.000 bono jarri zituzten salgai, eta lehen egun horietan agortu ez zirenez, bihartik aurrera turismo bulegoan erosi ahal izango dira berriro.

35 euro balio du bono bakoitzak, baina 50 euroko gastua egin ahal izango da Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalariek abian jarritako kanpainara atxikitutako saltokietan.

Pertsonako bono bat erosi daiteke eta NAN zenbakia erakustea beharrezkoa izango da. Beste pertsona baten izenean ere erosi daiteke bonoa, beti ere NAN zenbakia erakutsiz.  

Herritarrek bikain erantzun zuten, eta martxa onean saldu ziren turismo bulegoan. Ez ziren, baina, agortu, eta bihartik aurrera berriro salgai izango dira Zumaiako turismo bulegoan, goizeko 10:00etatik aurrera.