90 urteko zumaiarrak omendu dituzte gaur

Dorleta Agiriano Lai 2021ko eka. 13a, 14:45

Aitzurin egin diete omenaldia 90 urteko hamazazpi zumaiarri, senideak ondoan zituztela. Banan-banan, mikrofonotik haien izen-abizenak entzutearekin batera, lore-sorta bat eta opari bat jaso dute guztiek, Pilar Alberdi Zumaiako Gizarte Zerbitzuetako teknikariaren eta Iñaki Ostolaza alkatearen eskutik. Ekitaldiaren ostean, trikitilari eta pandero-jotzaileek girotu dute pilotalekua, eta mokadutxo bat hartzeko aukera ere izan dute bertaratutakoek.

Hona hemen gaurkoan omendu dituzten herritarrak:

  1. Lore Albizu Irigoien
  2. Consuelo Arrizabalaga Segurola
  3. Maria Dolores Azkue Fernandez
  4. Magdalena Egaña Elorriaga
  5. Marcelino Egaña Irastorza
  6. Margarite Esnal Toledo
  7. Miren Sorne Garate Elosua
  8. Maria Jose Ignacio Silva
  9. Juana Iruretagoiena Iribar
  10. Fermin Montero Sanchez
  11. Maria Luisa Odriozola Eizagirre
  12. Felicidad Pecharroman Sacristan
  13. Lorenzo Pons Aloy
  14. Agapita Santamaria Lopez
  15. Juliana Sasiain Urbieta
  16. Maria Elena Unanue Eraso
  17. Lucia Zufia Zufia
  18. Jose Cruz Unanue Azkue (ez da gaurko ekitaldira joan)